Testua Birsatua


Drogak gure sentipenak suntzitzen dituzte

Buscar este blog

Mostrando entradas con la etiqueta menpekotasunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta menpekotasunak. Mostrar todas las entradas

2010/01/18

Menpekotasun motak

Menpekotasun fisikoa: Organismoa drogaren presentziara ohitzen da, eta ondo funtzionatzeko substantzia jakin bat mantendu behar du odolean. Odoleko droga-maila jaisten bada, abstinentzia sindromea agertzen da.
Menpekotasun psikologikoa: Pertsona batek hainbat egoeratan droga behar duenean sortzen da; satisfazioa, plazerra edo soziabilitatea sentitzeko edota estresa eta lotsa bezalako egoera desatseginetatik askatzeko.
Menpekotasun fisikoa gainditzea nahikoa erraza da, desintoxikazio-denboraldi baten ondoren. Baina menpekotasun psikologikoa tratatzea zailagoa da.
Drogak kontsumitzeak ez du inor drogadikto egiten, baina horien kontsumoa arriskutsua izan daiteke.

Hezkuntza eta drogomenpekotasunak

Lehenengo, gurasoek beraien seme-alaben aurrean ez lukete inolako drogarik kontsumitu beharko, ez tabako, ez alkohol ez inolako droga motarik. Gainera, beren umeei drogei buruzko azaleko informazioa eskaini beharko lekieke.
Ikastolek ere informazio hori sakonago landu beharko lukete, gobernuei hobekuntza bat erreklamatuz eta ikasleentzako konferentzia eta kurtso ezberdinak adituz. Kasu errealak (drogen munduan sarturiko jendearen esperientzia txarrak) entzuteak ez litzaieke batere gaizki etorriko, behin betiko eskarmentua ikas dezaten.
Lagunen inguruan, bakoitzak beregan pentsatzea dauka eta ikastolan eta gurasoengandik jasotako informazioa erabili beharko luke, drogak kontsumitu edo ez behin baino gehiagotan pentsatzeko eta ondo erabakitzeko.
Azkenik, esperientzia berriak probatzearen tentazioari eutsi beharko da eta gaztea konturatu behar da esperientzia hori probatzeko aukera aurrerago izango duela 18 urte dituenean eta presarik ez dagoela ohartuz gero, tentazioa lasai hartu eta adinduna izan arte itxaron beharko du.
Guztia laburtzeko, umeak txiki-txikitatik hezkuntza egokia jasotzea izango litzateke pausorik garrantzitsuena eta horrela nagusia egiten denerako gertu egongo da mundu horri aurre egiteko eta giro horretan ez sartzeko.

ASKAGINTZA

Askagintzaren jatorria 1970. hamarkadan Euskal Herrian azaldu zen droga-menpekotasun fenomenoari aurre egiteko sortutako hainbat herri erakundeetan bilatu behar da. Orduko talde asko elkartu eta 1988. urtean Etxarri-Aranazen erakunde bezala sortu eta eratu ginen.
Ordungo HELBURUAK eta xedeak mantentzen ditugu. Drogak beti egon direla, daudela eta etorkizunean ere egoten jarraituko dutela uste dugu. Jakin badakigu substantzia horiekin pertsona bakoitzak egiten dugun erabilera ezberdina dela, drogak hartzen ditugunean lortzen ditugun ondorioak ezberdinak izan baitaitezke, sendatzea, plazerra lortzea, ihes egitea, eguneroko gauzak ahaztea, heriotza... Herri erakunde gisa Prebentzio Ekintza hartu dugu oinarritzat. Ekintza honen oinarriak heziketa, gizarte eta kultur eraldaketak, guzti hau bai pertsonalki, bai kolektiboki drogak dauden gizarte batetan droga-menpekotasunik gabe bizitzen ikasiaz.

Substantziak bere baitan ez dira arazoa. Arazoa drogekin egiten ditugun zenbait erabilpen dira.

Politika debekatzaileak eta kontrol sozialak porrot egin du. Drogekin mantentzen dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan erregulatzeko premia dago, bai ekoizpena, bai salmenta eta baita bere kontsumoa ere.

Drogak aldarrikatzeko erabiltzen diren diskurtso hutsalkeriak (banalizatzaileak) eta neoliberalak, kontsumoaren eskubide indibidualak, kolektiboaren osasun eta askatasun eskubideen aurretik jartzen dituzte.

Droga ilegalen eskaintzaren eta banaketaren atzetik dauden interes ekonomikoak, politikoak eta polizialak ustelkeria sortzeko besterik ez dira eta askotan droga kontsumo berak baino ondorio kaltegarriagoak sortzen dituzte.Askagintzak urteak daramatza gizarteko hainbat sektoreekin (gurasoak, gazteak, hezitzaileak, psikologoak, pedagogoak, prebentzio teknikariak....) elkarlana burutzen. Era honetako lanen bidez droga-menpekotasun fenomenoari erantzun zehatzak eman nahi dizkiogu, baina beti ere ikuspuntu globala izanez.
Hemen usten dizuet web orrialderaen helbidea beste datu edo gauza jakin nahi baduzue
http://www.askagintza.com/