Testua Birsatua


Drogak gure sentipenak suntzitzen dituzte

Buscar este blog

2010/01/18

Zergaitik kontsumitzen dira drogak?

Ez da existitzen arrazoi jakinik norbait drogak kontsumitzen hasteko. Baina bai faktore eragin batzuk azpimarratu nahi ditut:

Faktore soziokulturalak:

- Bizi-baldintza zailek eta etsipenak drogetan ihesbidea bilatzera eraman dezakete, egoera horiek saihesteko.
- Gauza berriak probatzeko gogoa. Agian hori da arrazoi ohikoena:droga kontsumitzean zer sentitzen den jakin nahi izatea.
- Lagunarteko presioa, batez ere nerabeen artean, adin honetan
pertsonak ez baitaki talde presioari aurre egiten.
- Besteak imitatzeko beharra.
- Plazerra bilatzea. Kontsumismoaren garaian bizi gara eta plazerra bilatzea da helburu gorena.
- Drogak lortzeko erraztasuna. Egun droga aukera zabala dago,legezkoak izan edo ez, eta horrek drogak eskuratu eta haiek kontsumitzea errazten du.
- Sendagarriek eta drogek arazo mediko eta psikologikoak konpontzen dituztelako ustea. Pertsona askok botikak neurriz kanpo hartzea eragiten du.

Familiako faktoreak:

- Familia kontrol inkontzientea. Familiako arauak gogorregiak,lasaiegiak edo aldakorregiak direnean, seme-alabei kosta egiten zaie jokaera argi bat barneratzea. Familiarteko harreman ona duten gazteen kasuan droga gutxiago kontsumitzen dela egiaztatu da.
- Familia disfuntzionala izatea, batez ere beste droga batzuk kontsumitzen dituen familia. Guraso erretzaileen, alkohol kontsumitzaileen edo droga kontsumitzaileen seme-alabek joera handiagoa dute drogak hartzeko guraso ez-kontsumitzaileen semealabek baino.

Faktore psikologikoak:

- Pertsonalitate-mota jakin batzuk errazago erortzen dira drogen kontsumoan. Autoestimu baxua duten pertsonak, ziurtasun falta dutenak, haurtzaro bortitza izandakoak, errebeldeak edota harremanak izateko zailtasunak dituztenak dira haietako batzuk, eta substantzia toxikoak kontsumitzeko joera hartzen dute askotan.
- Askotan antsietatea, depresioa, nortasun nahasteak eta antzeko buru nahasteei lotuta dago drogak hartzea.

Jokabidearekin lotutako faktoreak:

- Askok bizitzako egoera ezatseginak (dibortzioa, langabezia, tratu txarrak, estresa...) arintzeko kontsumitzen dituzte drogak. Pertsonak arazoei aurre egiteko beste modurik ez duenean gertatzen da hori.
- Gizarteko modelo sozial eta kulturalen aurkako izaera errebeldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario