Testua Birsatua


Drogak gure sentipenak suntzitzen dituzte

Buscar este blog

2010/01/18

Drogen kontsumoa eta osasun mentalean duen eragina

“Droga” hitzak substantzia psikoaktibo multzo bati egiten dio erreferentzia,neurriz kanpoko kontsumoa eta menpekotasuna eragin ditzaketenak. Izendapen hori herri-mailakoa da, eta substantzia ilegalez gain egunero hartzen ditugun zenbait produktu hartzen ditu barnean. Horien artean daude kafea, tabakoa,alkohola eta interes terapeutikoz komertzializatuak; adibidez, gaizki erabiliak izan daitezkeen zenbait sendagai.

Animalien munduan ere ikusi izan dugu zenbaitek landare bereziak kontsumitzen dituztela, eta haien jokaera aldatu edo zoramena eragiten dietela.
Gizakiaren historia hasi zenetik, gizarte eta kultura guztiek erabili izan dituzte hainbat motatako substantziak (drogak) umorea, pentsamendua,sentimenduak edo jokaera aldatzeko asmoz.

Zenbait droga (adibidez alkohola eta opioa), K.a. 4000. urtean ere erabiltzen ziren. Garai hartako pertsonek helburu mistiko-erlijiosoarekin hartzen zituzten substantzia toxiko horiek. Izan ere, jainkoekin zuzenki komunikatzeko iritsi nahi zuten estasira. Horregatik, jakitun gara Kristo aurreko urtetan ere gizakiek drogak
kontsumitzen zituztela.

Garai hartan ere bazen drogen erabilera terapeutikoa. Substantzia jakin batzuk hartuz gero, jakinduria zabaldu, indarra gehitu, bizia luzatu, zenbait gaixotasun sendatu, nekea arindu edo hilezkortasuna lortuko zutela uste zuten kultura batzuetako pertsonek.

Gehienetan, substantzia hauen kontsumoa onartu egin du gizarteak, baina beti egon izan dira eta badaude ohitura honetatik urruntzen diren hainbat pertsona.

Drogak kontsumitzearen helburua aldatzen joan da urteetan zehar, gaur egun medikuntzaren ingurukoak, dibertimenduzkoak eta esperimentalak baitira.
Gaur egun izaera hedonista dauka drogak kontsumitzea, hau da, zoriontasuna eta ongizatea bilatzen da horiek kontsumituta.
Baina drogen kontsumo desegokiak arazo asko sortzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario