Askotan, gizarteak drogei eta hauen eraginei buruz duen ideia ez dator errealitatearekin bat. Zenbaitek uste dute besteek kontsumitzen dituzten substantziak direla drogak, nahiz eta beraiek mendekotasuna gainditu ezin duten erretzaile kronikoak izan. Drogak gazteek bakarrik kontsumitzen dituztela uste duenik ere bada, pertsona heldu eta adinekoengan alkohol abusu handia dagoen arren.
Tabakoa eta alkohola ere drogak dira, nahiz eta herritarren gehiengoak ez dituen hala hartzen. Gainera, gehiegi erabiltzen dira, eta kalte gehien eragiten duten substantziak dira bi horiek. Horrela, urtero heroina eta kokaina kontsumitzearen ondorioz 470 inguru pertsona hiltzearen zorigaitzaren aurrean,esan behar da, tabakoaren eraginez 46.000 eta alkoholaren eraginez 25.000 hildako daudela urtero.
Erakunde adituren argitaratutako txostenetan ondorengo hau ikus daiteke:
- Drogen kontsumoaren igoera. Tabakoa, alkohola, kokaina, kalamua eta errezetarik gabeko lasaigarriak eta hipnotikoak hartzen dituzten pertsonen proportzioa asko handitu da.
- Orokorrean, gehien kontsumitzen den droga alkohola da. Bigarren postuan kalamua dago eta kokaina hirugarrenean. Estatistiken arabera, kokainaren menpe dauden pertsona-kopurua asko hazi da; 1999. urtean, 60.000 ziren eta 2005ean, berriz, 150.000.
- Droga kontsumitzen hasteko adina jaitsi egin da. Gazte asko gutxi gora-behera 14 urterekin hasten da alkohola eta kalamua kontsumitzen, eta kokaina edota estasia bezalako diseinuko drogak 15-16 urterekin hartzen dituzte lehen aldiz.
- Kontsumo-eredua aldatu egin da: droga kontsumoaren gehiengoa asteburuetan gertatzen da, familia girotik at, leku publikoetan eta ondo pasatzeko helburuarekin.
Gainera, ohikoena zenbait droga-mota nahastea da (kalamua, kokaina,alkohola...), eta honek substantzien toxikotasuna eta arriskugarritasuna areagotzen du.
- Drogak lortzeko erraztasun handiagoa. Zailtasunik gabe saltzen dituzte eskolen sarreretan, tabernetan eta dantzalekuetan. Horrez gain, egungo gazteek lehengoek baino baliabide ekonomiko gehiago dituzte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario