Gaur egungo gizartean, drogen kontsumoa esanguratsuki areagotu da azken aldi honetan eta fenomeno hau gehien bat gazteek jasaten dute.
Arazoa da, gero eta gehiago direla drogak hartzen dituzten gazteak eta hauek kontsumitzeko adina gero eta baxuagoa dela. Arazo honek kausa edo eragile ezberdinak hartzen ditu bere baitan.
Lehenik eta behin, gurasoak eta ikastoletan emandako hezkuntza izaten dira normalean gazteak kontsumitzearen arrazoia. Guraso gehienek, alkohola edan eta tabakoa erretzen dute eta hau, beraien seme-alaben aurrean egiten dute.
Guzti honek, eragin zuzena du umearen hezkuntzan eta nagusia egin orduko,pentsatuko du drogak hartzea, kasu honetan tabakoa eta alkohola, guztiz arrunta dela, bere gurasoen irudia jarraituz. Beste aldetik, aita-amek eta ikastolek beraien seme-alabei edo ikasleei drogei buruzko ezer ez irakasteak ere eragin handia izaten du.
Gazteak informaziorik ez badu, ezingo du jakin zer nolako ondorioak dakarten drogek eta ez bakarrik fisikoak eta psikologikoak, ezta ere zer ondorio izan ditzaken beraien eguneroko bizitzan drogen mundu horretan sartzeak: ikasketak uztea eta bizitzan porrot egitea, diru arazoak edukitzea, borroka ezberdinetan sartuta egotea … Lehen esan dugun bezala, arlo honetan ikastolek ematen dituzten zerbitzuak zerikusi zuzena dute, ikastolek ematen duten drogei buruzko informazioa gobernutik dator baina hala ere, informazio hori nahiko urria izaten da eta gero honek lehen aipatutako ondorioak ekar ditzake.
Adin horretan gainera, gorputzak aldaketa ezberdinak edukitzen ditu, fisikoak zein mentalak. Azken hauen barruan, esperientzia berriak probatzea dago eta hau da gazteak drogak kontsumitzearen arrazoi nagusienetariko bat, Europako Batasuneko ikerketa batek 15-24 urteko gazteei eginiko inkesta batean %61,3ak arrazoi hau aipatzen zuen. Guztiek uste dute esperientzia berri horiek probatutakoan menpekotasunean eroriko ez direla, baina probatzen dutenetik unibertsitateraino edo lan egiten hasten diren arte hori espero du mundu guztiak. Baina garaia heltzerakoan eta lehen aipatutako ikerketan, bakarrik %90ak (gutxi gora-behera) uzten du guztiz drogak kontsumitzeari.
Argumentu honen ostean, %46,6ak lagunen edo adiskideen presioa datorrela dio. Lehenbizi, gaur egungo gazteriak oso errez aspertzeko gaitasuna dauka, ez da lehen bezala, mutiko guztiak kalean jolasten eta egunero joko berdinekin ibiltzen zirenean moduan, orain gazteak 12-14 urterekin aspertzen hasten dira eta beraz ez dakite zer egin. Orduan, beraiek baino adiskide nagusietara jotzen dute eta hauek tabernetara joatera presionatzen dituzte. Hau guztiaren hasiera besterik ez da, gero, lagunen artean norbaitek drogak hartzen ez baditu izugarrizko presioa jasan izan behar du. Horretaz aparte, gazte horrek bere lagunak drogak hartzerakoan ongi pasatzen dutela ikusten du eta hurrengo egunean ordu batzuk lo eginez guztia lehenera bueltatzen dela uste izaten du. Horrek, berak ere kontsumitzera bultzatzen du baina ez du kontuan hartzen epe laburreko eraginak arinak izan arren bere ondorio latzak dituztela, gero honek epe luzeko eraginak edukitzea ekar dezake eta: buruko gaitzak (%35,4ak jasaten ditu), eragin kutsagarriak (GIB birusa, hepatitisa, kantzerra eta antzekoak %24,2ak jasaten dituzte)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario