Testua Birsatua


Drogak gure sentipenak suntzitzen dituzte

Buscar este blog

2010/01/18

Drogen sailkapen txiki bat

Gaur egun merkatuan 200 substantzia psikoaktibo daude, baina 2050. urtean 2000 baino gehiago egon daitezke.
Fenomeno hau errazago ulertzeko, drogak era askotan sailka daitezke;gehien erabiltzen den sailkapena honakoa da:

Giza burmuinean eragiten duten efektuaren arabera hauek bereiz ditzakegu:

Nerbio-sistema zentralaren depresoreak: Burmuinaren ohiko funtzionamendua baldartzeko eta mantsotzeko gaitasuna dute, eta desinhibizioa eta koma arteko erreakzioak eragiten dituzte. Garrantzitsuenak hauek dira:
- Alkohola.
- Opiazeoak: heroina, morfina, metadona...
- Lasaigarriak: antsietatea baretzeko pastillak.
- Hipnotikoak: lo egiteko pastillak.

Nerbio-sistema zentralaren estimulatzaileak: Burmuinaren ohiko funtzionamendua bizkortzen dute, eta lo egiteko zailtasuna eta hiperaktibitatea arteko egoerak eragiten dituzte. Aipatzekoak dira:
- Estimulatzaile handiagoak: kokaina eta anfetaminak.
- Estimulatzaile txikiagoak: nikotina, kafeina.

Nerbio-sistema zentralaren asaldatzaileak: Burmuinaren funtzionamendua aztoratzen dute, eta pertzepzioan distortsioak eta aluzinazioak eragiten dituzte. Honelakoak aurki daitezke:
- Haluzinogenoak: LSD, inhalagarriak, aingeru hautsa (fenziklidina
–PCP–)...
- Kalamutik eratorriak: haxixa, marihuana.
- Sintesi-drogak: estasia, eta abar.

Droga-kontsumitzaileen artean ohikoena da hainbat motatako substantziak konbinatzea, askotan denbora-epe labur batean. Adibidez, ordu gutxi batzuetan,zenbaitek alkohol kantitate handia edan, zigarro-pakete bat eta zenbait porro erre,eta kokaina “raiak” esnifatzen dituzte asteburu batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario