Drogamenpekotasuna duten pertsonei laguntzean azaltzen dugun jarrera garrantzitsua eta oinarrizkoa da.
Drogen kontsumoaren aurka egiteko modurik onenetako bat prebentzioa da:
Familia (ez gurasoak bakarrik, aitona-amonak, anai-arrebak, izebaosabak...
ere bai), inguru arriskutsu bilaka daiteke baldintza batzuetan, baina drogen kontsumotik babesteko inguru nagusia da. Horregatik, honako ideia hauek garrantzitsuak dira:
Baloreak. Bertan ikasten dira gizakiaren bizitzako balore nagusiak, nahiz eta eskolak eta inguruak ere eragiten duten. Garrantzitsua da pertsonei denbora eskaintzea, preziatuak sentiaraztea, eta haien osasunarekiko errespetu eta ardurazko balore eta jarrerak transmititzea.
Komunikazioa. Afektu eta errespetuzko giro batean komunikazio ona mantentzeak lotura estuak sortzen ditu.
Gainbegiratzea. Zer egiten duten, norekin irteten diren, non dauden eta abar jakitea garrantzitsua da; babesteko faktoreetako bat da.
Heziketa-estiloa. Honek eragin handia du. Heziketa-estilo autoritarioak,arauak inposatu baina irakasten ez duenak, ez du hezten. Estilo permisiboak (laissez-faire) ez du inposatzen, ezta hezten ere. Estilo positiboak arau eta mugak ezartzen ditu, barneratu eta onartzeko helburuarekin; hau da, benetan hezitzen du.
Bizi-aztura osasungarriak sustatzea.
Nork bere buruarekiko irudi positiboa sortzen laguntzea.
Laburtuta drogen kontsumoaren prebentzioan lan egitea ez da besterik gabe droga debekatzea, ezta haien banaketa kontrolatzea ere. Beharrezkoa da gizarte osoak, elkartuta, konpromisoa hartzea. Gurasoak, irakasleak, sendagileak,komunikabideak, boluntarioak... Denok hartu behar dugu gizarte hobe bat eraikitzeko konpromisoa, oinarrizko balio eta sinesmenak sustatuz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario