Testua Birsatua


Drogak gure sentipenak suntzitzen dituzte

Buscar este blog

2010/01/20

Artic Monkeys

PodOmatic Podcast

Hemen duzue podOmatic programatik hartu dudan podcast-a. Begiak itxi eta gozatu!!
Nik, podomatic kontua ireki dut eta hau da url-a:
http//amaiuki.podOmatic.com da

Tutoriala

Hemen duzue Ainhoa Uriarte eta biok ( Amaia Paniagua ) egin dugun tutoriala. Oraindik ez dakizue YouTube-tik bideo bat jeitsi?? ba hemen duzue azalpena:

http://emakumeak-tratutxarrak.blogspot.com

POWER POINT

Hemen duzue igo dudan power point-a:

http://www.slideshare.net/amaiyu/power-point-heroina

Drogak eta eraginak

drogak

Bideoa YouTube-n

Kaixo lagunok!! Heroinari buruzko bideo bat igo dut YouTube-ra, oso interesgarria da gehien bat bere arriskuak ezagutzeko, hau da helbidea:

http://www.youtube.com/watch?v=GDC4OeeyKNk
Informazio gehiago nahi baduzue, gogoratu:

http://drogakgizartean.blogspot.com/

2010/01/18

Umea eta familia

Umeak sozializatzen hasten direnean arrisku gehiago dute sustantzia kimikoak kontsumitzen hasteko. Horregatik umeak harremanak izaten hasten direnean oso garrantzitsua da familiak zein den bere umearen ingurua ezagutzea, zer egiten duen… Baita aipagarria da, gurasoak banatu egiten direnean edo arazo familiarrak dauden etxeetan, normalean, umeak nerabezaroan substantzia kimikoak hartzen hasten dira.
Normalean, ume edo gazte bat drogak kontsumitzen hasten denean , lagun taldean egiten du edo gutxienez taldekide batekin. Lagunak izugarrizko garrantzia dute taldekideengan. Umeak presio gehiegi sentituko zuen bere lagunen aurka jartzen bada. Horregatik gurasoak ezagutu behar dituzte nahiz eta ez gustatu, umearen lagunak direlako. Gurasoak gonbidatu egin behar dituzte lagunak etxera, etxean leku bat utzi haiek batzartzeko, horrela gurasoak influentzia txiki bat izango dute lagunengan eta modu berean bere umearengan eta babestuago egongo da.
Argi dagoena da, gurasoak izugarrizko garrantzia dutela drogen kontsumo hasieran: gurasoak askatasun gehiegi uztean eta askotan haiek ere substantzia kimikoak hartzea 2 faktore garrantzitsu izango dira egin diren ikerketen arabera.
Umeei eta gazteei kostatu egiten zaie pentsatzea haien gurasoak baita gazteak izan direla. Horregatik oroitu egin behar zaie haiek ere arazoei aurre egin behar izan zituztela eta erabakiak hartu behar izan zituztela. Esan behar zaiena da haien gurasoak ez direla perfektuak izan haien akatsak eta porrotak izan dituztela baita.
Utzi egin behar zaie umeei deskubritzen, haien arazoak konpontzen lagundu nahi dietela. Umeak ikusi behar dituzte gurasoak gizaki moduan.
Umeak eta gazteak pentsatzen dute haiek dituzten arazoak ez dituela inork gehiago izan. Nahiz eta gurasoak ezin duten egon denbora guztian umeekin haiek jakin behar dute eta sentitu behar dute gurasoak beti laguntzeko prest egongo direla.
Denbora pasatzea haiekin eta hitz egitea oso garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa da bien artean adostea ze gauzak egin ahal dituzte batera. Adb: zinemara joatea, telebista ikustea… horrela gero ikusi dutena komentatzeko. Ezinbestekoa da umeak izatea interesatzen zaion ekintzak drogatik aldentzeko. Eta hori bilatzen gurasoak lagundu beharko diote.



Normalean haien umea drogatzen diren familiak honako ezaugarriak dituzte:
- Familiakoek ez dituzte haien sentimenduak adierazten, soilik onartu egiten diren sentimenduak.
- Gai asko ez dira eztabaidatzen etxean (tabuak dira)
- Denok berdin pentsatu behar dutela eta gauza berdinak egin behar dituztela pentsatzen dute.
- Besteen iritzia dela eta ez dute benetan nahi dutena egiten.
- Rolak anbiguoak dira.
- Tentsioa dago inguruan.
- Umore txarra daukate.
- Beldurra eta tristura
- Pertsonak ez dira maitatuak sentitzen.
- Normak inplizituak dira.
- Hazkunde fisikoa eta psikologikoak arazo moduan nabaritzen dira.
- Maitasuna ez da espresatzen ez ahoz ez fisikoki.

Gizartearen eragina

Gizarteak eragin handia du gaur egun drogak kontsumitzen dituzten gazteekin. Komunikabideek influentzia ikaragarria daukate gazteengan, batez ere, telebista, maneiatzen dituelako promozio kaltegarriak eta agertzen direlako umeei gustatzen zaien abeslariak, heroiak eta aktore famatuak jarraitzeko joera dutela.
Baita ere, faktore soziokulturalak mugiarazten dituzte alkoholismoa eta drogen kontsumoa. Segun eta zein lanetan aritzen zaren, drogak kontsumitzeko arrisku gehiago dago, adibidez, tabernari bat izatea.

Drogen sintomak

Drogen kontsumo bat salatzen duten sintomak ezberdinak daude. Hemen sintoma horien zerrenda bat egin dut, hauek ezagutzeko.
Zerrenda honetatik pare bat sintoma izatea ez du esan nahi drogak kontsumitzen dituela baina beste arazo argitu ahal ditu:
Hauek dira sintomak:

- Nortasun bapateko aldaketak eta humore txarra edukitzea
- Eskola porrota edo noten gainbehera
- Lagun taldetik urruntzea
- Interesa galtzea ekintzak egiterakoan, kirolak edo hobbiak praktikatzerakoan
- Adin bereko talde ezezagun eta berri batean sartzea
- Pertsona ezezagunen deiak
- Familia giroan borroka gehiago sortzea
- Besteenganako etsaitasun erlazio bat mantentzea
- Begi gorriak izatea
- Insomnioa
- Buruko minak
- Drogen kontsumorako tresneria aurkitzea bere gauzen artean. Adibidez: kolirioa.
- Gose orduak nahastea
- Motibazio falta, respontsabilitate falta
- Arreta galaraztea, arreta jarri gabe ibiltzea
- Barrezka ibiltzea edo barre-samurra izatea
- Ekintza antisozialak egitea; lapurtzea…
- Itxuraz aldatzea edo higiene ohiturak aldatzea
- Betaurreko ilunak eramatea, nahiz eta eguzkirik ez egon
- Egun beroetan mahuka-luze eramatea
- Defentziban jarri eta erantzunak era defentziboan ematea, gehienetan drogei buruzko galderak egiterakoan
- Ahots altuan edo garrasika hitz egitea
- Asko hitz egitea, etengabe
- Irritabilitatea handitzea
- Amets edo lo orduen ebazpena
- Balio handiko objetuen desagerpenak
- Ahotsaren monotonia, tonu desberdinean guztia
- Aurpegian expresio falta egotea
- Osasun arazoak agertzea: bronkioak…
- Depresio emozionalak, buru-hilketa
- Leku, ordu eta egunarekiko nahasketak egitea
- Beldur krisiak
- Estula kronikoa
- Mugimenduak koordinatzeko arazoak izatea
- Barne krisiak inkoherenteak direnak
- Bare egon ( oso lasai ibiltzea )
- Dardaraka ibiltzea
- Hizkera inkoherente bat erabiltzea
- Goragaleak

Gure jarrera drogomenpekotasunen aurrean

Drogamenpekotasuna duten pertsonei laguntzean azaltzen dugun jarrera garrantzitsua eta oinarrizkoa da.
Drogen kontsumoaren aurka egiteko modurik onenetako bat prebentzioa da:
Familia (ez gurasoak bakarrik, aitona-amonak, anai-arrebak, izebaosabak...
ere bai), inguru arriskutsu bilaka daiteke baldintza batzuetan, baina drogen kontsumotik babesteko inguru nagusia da. Horregatik, honako ideia hauek garrantzitsuak dira:
􀂃 Baloreak. Bertan ikasten dira gizakiaren bizitzako balore nagusiak, nahiz eta eskolak eta inguruak ere eragiten duten. Garrantzitsua da pertsonei denbora eskaintzea, preziatuak sentiaraztea, eta haien osasunarekiko errespetu eta ardurazko balore eta jarrerak transmititzea.
􀂃 Komunikazioa. Afektu eta errespetuzko giro batean komunikazio ona mantentzeak lotura estuak sortzen ditu.
􀂃 Gainbegiratzea. Zer egiten duten, norekin irteten diren, non dauden eta abar jakitea garrantzitsua da; babesteko faktoreetako bat da.
􀂃 Heziketa-estiloa. Honek eragin handia du. Heziketa-estilo autoritarioak,arauak inposatu baina irakasten ez duenak, ez du hezten. Estilo permisiboak (laissez-faire) ez du inposatzen, ezta hezten ere. Estilo positiboak arau eta mugak ezartzen ditu, barneratu eta onartzeko helburuarekin; hau da, benetan hezitzen du.
􀂃 Bizi-aztura osasungarriak sustatzea.
􀂃 Nork bere buruarekiko irudi positiboa sortzen laguntzea.

Laburtuta drogen kontsumoaren prebentzioan lan egitea ez da besterik gabe droga debekatzea, ezta haien banaketa kontrolatzea ere. Beharrezkoa da gizarte osoak, elkartuta, konpromisoa hartzea. Gurasoak, irakasleak, sendagileak,komunikabideak, boluntarioak... Denok hartu behar dugu gizarte hobe bat eraikitzeko konpromisoa, oinarrizko balio eta sinesmenak sustatuz.

Drogen kontsumoak gaixo mentalengan dituen ondorioak

Substantzia toxikoen gehiegizko erabilerak gaixo mentalengan ondorio larriak dakartza:

- Gaixo hauek gehiagotan erabiltzen dituzte osasun-zerbitzuak honako arrazoiengatik:
- Gaixotasunean behin eta berriz erortzea, ospitaleratze-aldiak handituz.
- Ospitaleko egonaldiak ohi baino luzeagoak dira.

Sintomen agerpenari dagokionez:
- Norbere buruaz beste egiteko saiakeren eta jokaera bortitzak handitzea.
- Sintoma ugariren agerpena, diagnostikoa eta tratamendua zailtzen dutenak.
- Nortasun nahasteen tasa altua.
- Patologia mediko kopuruaren igoera.
- GIB birusaz kutsatzeko eta sexu-transmisiozko gaixotasunak izateko
arriskura daramaten jokabideak hartzeko aukera handiagoa.
- Jokabide kriminal eta bortitzagatik lege-arazoak izateko arrisku
handiagoa.
- Psikosiaren hastapen goiztiarra.

Gaixoek tratamenduaren aurrean erantzuteko duten moduari buruz hau esan
dezaket:
- Tratamenduaren jarraipen eskasa egin ohi dute.
- Tratamenduari erantzun eskasa ematen diote, hau da, tratamendu
antipsikotikoarekiko immunitatea jasaten dute.
- Alkohola eta beste drogak berriz hartzeko arrisku handiagoa dute.
- Depresioa edo beste nahastura mentaletan berriz erortzeko arrisku
handiagoa dute.
- Ospitaleratze psikiatrikoaren maiztasun handiagoa dute.
Inplikazio guzti hauez gain, substantziak neurriz kanpo hartzeak nahaste
psikiatriko berri bat eragin dezake.
Aipatu dugun horrek ondorio batera eraman gaitu: oinarrizko gaixotasun
mentalaren pronostikoak nabarmen egiten duela okerrera, eta pertsonaren eta
gaixotasunaren narriadura indartzen duela.

Droga kontsumoa eta gaixotasunak

Gaur egun desoreka mentala duten gazteen %60-70ek droga
gehiegi hartu edo menpekotasuna duela esan dezakegu.
Alkohola, estimulatzaileak edota opiazeoak bezalako zenbait substantziaren
erabilera edo neurriz kanpoko kontsumoa oso lotuta dago desoreka
psikiatrikoak izateko arriskuarekin. Substantzia hauen erabilera jarraituak
ondoko eraginak ditu:

• Alkoholak depresioaren agerpena errazten du
• Kokainak paniko nahastea errazten du
• Kalamuak, kokainak, psikoestimulatzaileak:LSD, anfetaminak... sintoma psikotikoak larriago egiten dituzte.

Zergaitik kontsumitzen dira drogak?

Ez da existitzen arrazoi jakinik norbait drogak kontsumitzen hasteko. Baina bai faktore eragin batzuk azpimarratu nahi ditut:

Faktore soziokulturalak:

- Bizi-baldintza zailek eta etsipenak drogetan ihesbidea bilatzera eraman dezakete, egoera horiek saihesteko.
- Gauza berriak probatzeko gogoa. Agian hori da arrazoi ohikoena:droga kontsumitzean zer sentitzen den jakin nahi izatea.
- Lagunarteko presioa, batez ere nerabeen artean, adin honetan
pertsonak ez baitaki talde presioari aurre egiten.
- Besteak imitatzeko beharra.
- Plazerra bilatzea. Kontsumismoaren garaian bizi gara eta plazerra bilatzea da helburu gorena.
- Drogak lortzeko erraztasuna. Egun droga aukera zabala dago,legezkoak izan edo ez, eta horrek drogak eskuratu eta haiek kontsumitzea errazten du.
- Sendagarriek eta drogek arazo mediko eta psikologikoak konpontzen dituztelako ustea. Pertsona askok botikak neurriz kanpo hartzea eragiten du.

Familiako faktoreak:

- Familia kontrol inkontzientea. Familiako arauak gogorregiak,lasaiegiak edo aldakorregiak direnean, seme-alabei kosta egiten zaie jokaera argi bat barneratzea. Familiarteko harreman ona duten gazteen kasuan droga gutxiago kontsumitzen dela egiaztatu da.
- Familia disfuntzionala izatea, batez ere beste droga batzuk kontsumitzen dituen familia. Guraso erretzaileen, alkohol kontsumitzaileen edo droga kontsumitzaileen seme-alabek joera handiagoa dute drogak hartzeko guraso ez-kontsumitzaileen semealabek baino.

Faktore psikologikoak:

- Pertsonalitate-mota jakin batzuk errazago erortzen dira drogen kontsumoan. Autoestimu baxua duten pertsonak, ziurtasun falta dutenak, haurtzaro bortitza izandakoak, errebeldeak edota harremanak izateko zailtasunak dituztenak dira haietako batzuk, eta substantzia toxikoak kontsumitzeko joera hartzen dute askotan.
- Askotan antsietatea, depresioa, nortasun nahasteak eta antzeko buru nahasteei lotuta dago drogak hartzea.

Jokabidearekin lotutako faktoreak:

- Askok bizitzako egoera ezatseginak (dibortzioa, langabezia, tratu txarrak, estresa...) arintzeko kontsumitzen dituzte drogak. Pertsonak arazoei aurre egiteko beste modurik ez duenean gertatzen da hori.
- Gizarteko modelo sozial eta kulturalen aurkako izaera errebeldea.

Drogen sailkapen txiki bat

Gaur egun merkatuan 200 substantzia psikoaktibo daude, baina 2050. urtean 2000 baino gehiago egon daitezke.
Fenomeno hau errazago ulertzeko, drogak era askotan sailka daitezke;gehien erabiltzen den sailkapena honakoa da:

Giza burmuinean eragiten duten efektuaren arabera hauek bereiz ditzakegu:

Nerbio-sistema zentralaren depresoreak: Burmuinaren ohiko funtzionamendua baldartzeko eta mantsotzeko gaitasuna dute, eta desinhibizioa eta koma arteko erreakzioak eragiten dituzte. Garrantzitsuenak hauek dira:
- Alkohola.
- Opiazeoak: heroina, morfina, metadona...
- Lasaigarriak: antsietatea baretzeko pastillak.
- Hipnotikoak: lo egiteko pastillak.

Nerbio-sistema zentralaren estimulatzaileak: Burmuinaren ohiko funtzionamendua bizkortzen dute, eta lo egiteko zailtasuna eta hiperaktibitatea arteko egoerak eragiten dituzte. Aipatzekoak dira:
- Estimulatzaile handiagoak: kokaina eta anfetaminak.
- Estimulatzaile txikiagoak: nikotina, kafeina.

Nerbio-sistema zentralaren asaldatzaileak: Burmuinaren funtzionamendua aztoratzen dute, eta pertzepzioan distortsioak eta aluzinazioak eragiten dituzte. Honelakoak aurki daitezke:
- Haluzinogenoak: LSD, inhalagarriak, aingeru hautsa (fenziklidina
–PCP–)...
- Kalamutik eratorriak: haxixa, marihuana.
- Sintesi-drogak: estasia, eta abar.

Droga-kontsumitzaileen artean ohikoena da hainbat motatako substantziak konbinatzea, askotan denbora-epe labur batean. Adibidez, ordu gutxi batzuetan,zenbaitek alkohol kantitate handia edan, zigarro-pakete bat eta zenbait porro erre,eta kokaina “raiak” esnifatzen dituzte asteburu batean.

Menpekotasun motak

Menpekotasun fisikoa: Organismoa drogaren presentziara ohitzen da, eta ondo funtzionatzeko substantzia jakin bat mantendu behar du odolean. Odoleko droga-maila jaisten bada, abstinentzia sindromea agertzen da.
Menpekotasun psikologikoa: Pertsona batek hainbat egoeratan droga behar duenean sortzen da; satisfazioa, plazerra edo soziabilitatea sentitzeko edota estresa eta lotsa bezalako egoera desatseginetatik askatzeko.
Menpekotasun fisikoa gainditzea nahikoa erraza da, desintoxikazio-denboraldi baten ondoren. Baina menpekotasun psikologikoa tratatzea zailagoa da.
Drogak kontsumitzeak ez du inor drogadikto egiten, baina horien kontsumoa arriskutsua izan daiteke.

Drogen irudia eta haiek eragindako gizarte aldaketak

Askotan, gizarteak drogei eta hauen eraginei buruz duen ideia ez dator errealitatearekin bat. Zenbaitek uste dute besteek kontsumitzen dituzten substantziak direla drogak, nahiz eta beraiek mendekotasuna gainditu ezin duten erretzaile kronikoak izan. Drogak gazteek bakarrik kontsumitzen dituztela uste duenik ere bada, pertsona heldu eta adinekoengan alkohol abusu handia dagoen arren.
Tabakoa eta alkohola ere drogak dira, nahiz eta herritarren gehiengoak ez dituen hala hartzen. Gainera, gehiegi erabiltzen dira, eta kalte gehien eragiten duten substantziak dira bi horiek. Horrela, urtero heroina eta kokaina kontsumitzearen ondorioz 470 inguru pertsona hiltzearen zorigaitzaren aurrean,esan behar da, tabakoaren eraginez 46.000 eta alkoholaren eraginez 25.000 hildako daudela urtero.

Erakunde adituren argitaratutako txostenetan ondorengo hau ikus daiteke:

- Drogen kontsumoaren igoera. Tabakoa, alkohola, kokaina, kalamua eta errezetarik gabeko lasaigarriak eta hipnotikoak hartzen dituzten pertsonen proportzioa asko handitu da.

- Orokorrean, gehien kontsumitzen den droga alkohola da. Bigarren postuan kalamua dago eta kokaina hirugarrenean. Estatistiken arabera, kokainaren menpe dauden pertsona-kopurua asko hazi da; 1999. urtean, 60.000 ziren eta 2005ean, berriz, 150.000.

- Droga kontsumitzen hasteko adina jaitsi egin da. Gazte asko gutxi gora-behera 14 urterekin hasten da alkohola eta kalamua kontsumitzen, eta kokaina edota estasia bezalako diseinuko drogak 15-16 urterekin hartzen dituzte lehen aldiz.

- Kontsumo-eredua aldatu egin da: droga kontsumoaren gehiengoa asteburuetan gertatzen da, familia girotik at, leku publikoetan eta ondo pasatzeko helburuarekin.
Gainera, ohikoena zenbait droga-mota nahastea da (kalamua, kokaina,alkohola...), eta honek substantzien toxikotasuna eta arriskugarritasuna areagotzen du.

- Drogak lortzeko erraztasun handiagoa. Zailtasunik gabe saltzen dituzte eskolen sarreretan, tabernetan eta dantzalekuetan. Horrez gain, egungo gazteek lehengoek baino baliabide ekonomiko gehiago dituzte.

Kontzeptu garrantzitsuak argitzen

Oinarrizko kontzeptu batzuk argitu behar ditugu droguen kontsumoari buruz:

“Droga” honela defini dezakegu: gorputzean barneratzean bertako funtzioak (jokaerari, adimenari, portaerari, pertzepzioari, umoreari eta errendimendu fisiko eta psikologikoari eragiten diotenak) eraldatzeko gai den substantzia kimikoa, natural edo sintetikoa.
Drogen erabilerak kontuan hartu beharreko zenbait fenomeno sortu ditzake:

Tolerantzia: Gorputza drogaren presentziara egokitzen doa gutxinaka eta progresiboki, eta lortu nahi diren efektuak lortzeko behar den substantzia kantitatea gero eta handiagoa bihurtzen da.

Menpekotasuna: Pertsonak droga egunero hartu behar du abstinentziaren sintomak saihesteko, eta horrela, eguneroko bizitzari aurre egiteko.

Drogen kontsumoa eta osasun mentalean duen eragina

“Droga” hitzak substantzia psikoaktibo multzo bati egiten dio erreferentzia,neurriz kanpoko kontsumoa eta menpekotasuna eragin ditzaketenak. Izendapen hori herri-mailakoa da, eta substantzia ilegalez gain egunero hartzen ditugun zenbait produktu hartzen ditu barnean. Horien artean daude kafea, tabakoa,alkohola eta interes terapeutikoz komertzializatuak; adibidez, gaizki erabiliak izan daitezkeen zenbait sendagai.

Animalien munduan ere ikusi izan dugu zenbaitek landare bereziak kontsumitzen dituztela, eta haien jokaera aldatu edo zoramena eragiten dietela.
Gizakiaren historia hasi zenetik, gizarte eta kultura guztiek erabili izan dituzte hainbat motatako substantziak (drogak) umorea, pentsamendua,sentimenduak edo jokaera aldatzeko asmoz.

Zenbait droga (adibidez alkohola eta opioa), K.a. 4000. urtean ere erabiltzen ziren. Garai hartako pertsonek helburu mistiko-erlijiosoarekin hartzen zituzten substantzia toxiko horiek. Izan ere, jainkoekin zuzenki komunikatzeko iritsi nahi zuten estasira. Horregatik, jakitun gara Kristo aurreko urtetan ere gizakiek drogak
kontsumitzen zituztela.

Garai hartan ere bazen drogen erabilera terapeutikoa. Substantzia jakin batzuk hartuz gero, jakinduria zabaldu, indarra gehitu, bizia luzatu, zenbait gaixotasun sendatu, nekea arindu edo hilezkortasuna lortuko zutela uste zuten kultura batzuetako pertsonek.

Gehienetan, substantzia hauen kontsumoa onartu egin du gizarteak, baina beti egon izan dira eta badaude ohitura honetatik urruntzen diren hainbat pertsona.

Drogak kontsumitzearen helburua aldatzen joan da urteetan zehar, gaur egun medikuntzaren ingurukoak, dibertimenduzkoak eta esperimentalak baitira.
Gaur egun izaera hedonista dauka drogak kontsumitzea, hau da, zoriontasuna eta ongizatea bilatzen da horiek kontsumituta.
Baina drogen kontsumo desegokiak arazo asko sortzen ditu.

Hezkuntza eta drogomenpekotasunak

Lehenengo, gurasoek beraien seme-alaben aurrean ez lukete inolako drogarik kontsumitu beharko, ez tabako, ez alkohol ez inolako droga motarik. Gainera, beren umeei drogei buruzko azaleko informazioa eskaini beharko lekieke.
Ikastolek ere informazio hori sakonago landu beharko lukete, gobernuei hobekuntza bat erreklamatuz eta ikasleentzako konferentzia eta kurtso ezberdinak adituz. Kasu errealak (drogen munduan sarturiko jendearen esperientzia txarrak) entzuteak ez litzaieke batere gaizki etorriko, behin betiko eskarmentua ikas dezaten.
Lagunen inguruan, bakoitzak beregan pentsatzea dauka eta ikastolan eta gurasoengandik jasotako informazioa erabili beharko luke, drogak kontsumitu edo ez behin baino gehiagotan pentsatzeko eta ondo erabakitzeko.
Azkenik, esperientzia berriak probatzearen tentazioari eutsi beharko da eta gaztea konturatu behar da esperientzia hori probatzeko aukera aurrerago izango duela 18 urte dituenean eta presarik ez dagoela ohartuz gero, tentazioa lasai hartu eta adinduna izan arte itxaron beharko du.
Guztia laburtzeko, umeak txiki-txikitatik hezkuntza egokia jasotzea izango litzateke pausorik garrantzitsuena eta horrela nagusia egiten denerako gertu egongo da mundu horri aurre egiteko eta giro horretan ez sartzeko.

Eskola porrota eta drogen kontsumoa

Gaur egungo gizartean, drogen kontsumoa esanguratsuki areagotu da azken aldi honetan eta fenomeno hau gehien bat gazteek jasaten dute.
Arazoa da, gero eta gehiago direla drogak hartzen dituzten gazteak eta hauek kontsumitzeko adina gero eta baxuagoa dela. Arazo honek kausa edo eragile ezberdinak hartzen ditu bere baitan.

Lehenik eta behin, gurasoak eta ikastoletan emandako hezkuntza izaten dira normalean gazteak kontsumitzearen arrazoia. Guraso gehienek, alkohola edan eta tabakoa erretzen dute eta hau, beraien seme-alaben aurrean egiten dute.
Guzti honek, eragin zuzena du umearen hezkuntzan eta nagusia egin orduko,pentsatuko du drogak hartzea, kasu honetan tabakoa eta alkohola, guztiz arrunta dela, bere gurasoen irudia jarraituz. Beste aldetik, aita-amek eta ikastolek beraien seme-alabei edo ikasleei drogei buruzko ezer ez irakasteak ere eragin handia izaten du.
Gazteak informaziorik ez badu, ezingo du jakin zer nolako ondorioak dakarten drogek eta ez bakarrik fisikoak eta psikologikoak, ezta ere zer ondorio izan ditzaken beraien eguneroko bizitzan drogen mundu horretan sartzeak: ikasketak uztea eta bizitzan porrot egitea, diru arazoak edukitzea, borroka ezberdinetan sartuta egotea … Lehen esan dugun bezala, arlo honetan ikastolek ematen dituzten zerbitzuak zerikusi zuzena dute, ikastolek ematen duten drogei buruzko informazioa gobernutik dator baina hala ere, informazio hori nahiko urria izaten da eta gero honek lehen aipatutako ondorioak ekar ditzake.

Adin horretan gainera, gorputzak aldaketa ezberdinak edukitzen ditu, fisikoak zein mentalak. Azken hauen barruan, esperientzia berriak probatzea dago eta hau da gazteak drogak kontsumitzearen arrazoi nagusienetariko bat, Europako Batasuneko ikerketa batek 15-24 urteko gazteei eginiko inkesta batean %61,3ak arrazoi hau aipatzen zuen. Guztiek uste dute esperientzia berri horiek probatutakoan menpekotasunean eroriko ez direla, baina probatzen dutenetik unibertsitateraino edo lan egiten hasten diren arte hori espero du mundu guztiak. Baina garaia heltzerakoan eta lehen aipatutako ikerketan, bakarrik %90ak (gutxi gora-behera) uzten du guztiz drogak kontsumitzeari.

Argumentu honen ostean, %46,6ak lagunen edo adiskideen presioa datorrela dio. Lehenbizi, gaur egungo gazteriak oso errez aspertzeko gaitasuna dauka, ez da lehen bezala, mutiko guztiak kalean jolasten eta egunero joko berdinekin ibiltzen zirenean moduan, orain gazteak 12-14 urterekin aspertzen hasten dira eta beraz ez dakite zer egin. Orduan, beraiek baino adiskide nagusietara jotzen dute eta hauek tabernetara joatera presionatzen dituzte. Hau guztiaren hasiera besterik ez da, gero, lagunen artean norbaitek drogak hartzen ez baditu izugarrizko presioa jasan izan behar du. Horretaz aparte, gazte horrek bere lagunak drogak hartzerakoan ongi pasatzen dutela ikusten du eta hurrengo egunean ordu batzuk lo eginez guztia lehenera bueltatzen dela uste izaten du. Horrek, berak ere kontsumitzera bultzatzen du baina ez du kontuan hartzen epe laburreko eraginak arinak izan arren bere ondorio latzak dituztela, gero honek epe luzeko eraginak edukitzea ekar dezake eta: buruko gaitzak (%35,4ak jasaten ditu), eragin kutsagarriak (GIB birusa, hepatitisa, kantzerra eta antzekoak %24,2ak jasaten dituzte)
Gure gizartean ( Euskal Herrian ) drogen kontsumoa ondo toleratuta dago. Sozializatzeko modu bat da. Asteburuetan alkoholaren kontsumoa handia da, helduen eta gazteen artean. Garai batean, drogen kontsumoa heldutasun maila batera egokituta zegoen. Ondorioz, gazte asko helduago sentitzeko drogak kontsumitzen hasten ziren.
Gaur egun, hamabi edo hamahiru urtekin hasten dira drogak kontsumitzen. Gazteen artean gehien zabalduta eta toleratuta dagoen droga alkohola da. Hau kontsumitzeko tabernetara jotzen dute baina hamabi eta hamasei urte artean dauden gazteen artean botelloi moduan ezagutzen den fenomeno soziala ematen da. Hau debekatzeko egin diren saiakerak ez dute ezertarako balio izan.
Gazteen artean kalamuaren kontsumoa handitu egin da ere (%25-a egunero kontsumitzen du ). Kokaina eta beste drogeen kontsumoa handitzen doa.
Helduen artean drogen kontsumoa ere handitu egin da , gehien bat alkohola eta kokaina kontsumoan.
Drogen kontsumoen eraginak urte batzuk barru ikusiko ditugu, gizarte osasuntzu bat izan beharrean gaixotuta dagoen bat izango dugu.
Gaur egun drogak presentzia handia dute gure gizartean, eta honek eragin handia du kontsumitzaileetan. Hemen usten dizuet webquest honen helbidea, oso interesgarria benetan:

http://www.phpwebquest.org/euskera/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1651&id_pagina=1
Informazioa bilatzen nengoen eta beste blog bat aurkitu dut. Gazteak eta drogei buruz. Drogak gizartean duen eragina aztertzen du. Oso interesgarria iruditu zait, animatu eta bisitatu! Hemen usten dizuet bere helbidea:

http://drogakgizartean.blogspot.com/

ASKAGINTZA

Askagintzaren jatorria 1970. hamarkadan Euskal Herrian azaldu zen droga-menpekotasun fenomenoari aurre egiteko sortutako hainbat herri erakundeetan bilatu behar da. Orduko talde asko elkartu eta 1988. urtean Etxarri-Aranazen erakunde bezala sortu eta eratu ginen.
Ordungo HELBURUAK eta xedeak mantentzen ditugu. Drogak beti egon direla, daudela eta etorkizunean ere egoten jarraituko dutela uste dugu. Jakin badakigu substantzia horiekin pertsona bakoitzak egiten dugun erabilera ezberdina dela, drogak hartzen ditugunean lortzen ditugun ondorioak ezberdinak izan baitaitezke, sendatzea, plazerra lortzea, ihes egitea, eguneroko gauzak ahaztea, heriotza... Herri erakunde gisa Prebentzio Ekintza hartu dugu oinarritzat. Ekintza honen oinarriak heziketa, gizarte eta kultur eraldaketak, guzti hau bai pertsonalki, bai kolektiboki drogak dauden gizarte batetan droga-menpekotasunik gabe bizitzen ikasiaz.

Substantziak bere baitan ez dira arazoa. Arazoa drogekin egiten ditugun zenbait erabilpen dira.

Politika debekatzaileak eta kontrol sozialak porrot egin du. Drogekin mantentzen dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan erregulatzeko premia dago, bai ekoizpena, bai salmenta eta baita bere kontsumoa ere.

Drogak aldarrikatzeko erabiltzen diren diskurtso hutsalkeriak (banalizatzaileak) eta neoliberalak, kontsumoaren eskubide indibidualak, kolektiboaren osasun eta askatasun eskubideen aurretik jartzen dituzte.

Droga ilegalen eskaintzaren eta banaketaren atzetik dauden interes ekonomikoak, politikoak eta polizialak ustelkeria sortzeko besterik ez dira eta askotan droga kontsumo berak baino ondorio kaltegarriagoak sortzen dituzte.Askagintzak urteak daramatza gizarteko hainbat sektoreekin (gurasoak, gazteak, hezitzaileak, psikologoak, pedagogoak, prebentzio teknikariak....) elkarlana burutzen. Era honetako lanen bidez droga-menpekotasun fenomenoari erantzun zehatzak eman nahi dizkiogu, baina beti ere ikuspuntu globala izanez.
Hemen usten dizuet web orrialderaen helbidea beste datu edo gauza jakin nahi baduzue
http://www.askagintza.com/

Gaur egun...

Gaur egungo gizartean drogak pisu handia dute, gero eta azkarrago hasten gara droga ezberdinak kontsumitzen. Gure gizartean drogak kontsumitzea onartuta dago.Argi eduki behar dugu droga mota ezberdinak daudela.
Droga hauen artean alkohola eta tabakoa legezkoak dira, eta Euskal Herrian alkoholaren kontsumoa onartuta dago, sozializatzeko modu bat da.Lehen asteburuetan hasten zen ohitura, egunerokoa bihurtzen ari da.
Gure gazteen artean kalamua gero eta garrantzi handiagoa hartzen doa, kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Euskaldunon %25 egunero kontsumitzen du kalamua. Honek birikiak kaltetzeaz gain burmuina erasotzen du, memoria arazoak sortuz. Bere kontsumoa onartuta dago gure gizartean, hau da, bere kontsumoa oso zabalduta dago eta askok legaltasunez bizi dute droga hau.
Dena den, kokaina eta heroinaren kontsumoa igo da ere. Hau da, nahiz eta informazio pila izan droga arriskutsu hauei buruz, gure gizartean jasan behar dugun bizi erritmoa edo estresa aurrera eramateko substantzia psikoaktiboak kontsumitzea modan jarri dela dirudi.
Gure bizimodua aldatu behar dugu, estresa alde batera utzi eta bizitza osasuntsuago bat egin. Beraz “ondo” pasatzeko ohitura horiek aldatu… eta zaindu zure gorputza!

Beste blog bat

Internetetik drogei buruzko informazioa bilatzen nengoen, eta nire blogarekin zerikusia duen blog bat aurkitu dut. Honek drogak eta gazteei buruz hitz egiten du. Hauen arteko erlaioan sakonduz. Oso interesgarria iruditu zait, hemen duzue helbidea:
http://drogaketagazteak.blogspot.com

2009/10/26

Industria gizartetik ezagutzaren gizartera igarotzearen arrazoi nagusiak globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologian eragina eta ezagutzaren administrazioa dira.
Gaur egun ezagutza ezinbestekoa da. Alfabetatze digitala, hau da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko. Honetarako baliogarriak diren aplikazioak aurki daitezke, adibidez web 2.0. Informazio kontsumitzaile izatetik sortzaile izatera pasatu gara.Interneta mundo berri bat da guretzako baina mundo askeago bat sortu daiteke teknologia berriak kontutan hartzen baditugu. Gure egunerokoan erabalitzen baditugu.
Partehartzea, elkartrukaketa eta jarrera aktiboa sustatzen da. Horretarako Google Docs, post-a, blog-ak… bezalako aplikazioak eskaintzen ditu. Web 2.0 sarearen kontzeptua hezkuntzan aplikatzea e-learning bezala ezagutzen da, abantaila pilo ekarri ditu. E-learning kontzeptua barneratu behar dugu, honek hezkuntzan aplikatzea abantailak ekarri ahal ditu, ezagutza berri bat sustatzen delako eta ikaskuntza komunitateak sartzen direlako bertan.
Gaur hezkuntzan interneta daukan papera oso garrantzitsua da, eta denbora guztian (egunero) aldaketak ematen direnez etengabeko ikasketa bat beharrezkoa da.
Ezagutzaren gizartean gaude, informazio eta ezagutzaren aroan murgiltzen ari gara eta horretarako prestatu behar gara. Hezkuntza sistema aldatu eta berritu behar da. Tekonologia berrien arloan ematen den formakuntza hezkuntza sisteman barneratzea eta indartzea beharrezkoa da.Gaur egungo umeak teknologia berrietan hezitzen dira, baina ezinbestekoa da ere helduek hezitzea arlo honetan. Dena den, egia da, interneta ondo erabilta ezinbesteko tresna bihurtu daitekeela.



Beste zerbait gehiago jakin nahi baduzue WEB 2.0-ri buruz hemen duzue Ainhoa Uriarte eta biok ( Amaia Paniagua ) egin dugun MAPA KONTZEPTUALA:

http://emakumeak-tratutxarrak.blogspot.com

2009/10/15

Kaixo!! Hemen bideo interesgarri bat duzue, humore pixka batekin...beharrezkoa da batzutan: